Unibertsitate komunitateko ongizate psikologikoa
Unibertsitate-komunitatearen ongizate psikologikoa ulertu eta indartzeko proiektua.
Entzun, aztertu eta zaindu. Elkarrekin, ongizatea sustatzen duen unibertsitate-ingurunea eraikitzeko.
Unibertsitatea ere zaindu beharreko gunea da. Presio akademikoak, ziurgabetasunak eta eguneroko erronkek ongizatean eragina dute. Horregatik, komunitatearen beharrak ezagutu eta zaintza sistema eraginkorragoak garatu nahi ditugu.
Unibertsitate-komunitatearen ongizate psikologikoa aztertzeko eta hobetzeko ekimena.
Lagundu iezaguzu EHUko irakasle eta ikertzaile ez-iraunkorren ongizatea ezagutzen.
Bete 30 minutu inguruko galdetegi anonimo bat eta lagundu benetako hobekuntzak bultzatzea ahalbidetuko duen ezagutza sortzen. Gainera, nahi izanez gero, zure ongizaterako gomendioak jasoko dituen txosten pertsonalizatu bat eskuratu ahal izango duzu.
Partekatu zure esperientzia eta lagundu iezaguzu emaitzetan sakontzen.
2026an zehar EHUko irakasle eta ikertzaile ez-iraunkorrekin talde fokalak antolatuko dira, ikuspegi kualitatibo batetik unibertsitate-ingurune osasungarriagoak eraikitzen lagunduko duten proposamenak eta esperientziak jasotzeko. Zure ahotsa ere garrantzizkoa da.
Galdetegia bete baduzu eta zure emaitzen txostena jasotzea eskatu baduzu, sartu zure kode pertsonala beheko laukian.
Kodea sartu eta bidali zure txostena deskargatzeko.
Unibertsitate komunitateko ongizate psikologikoa